EuskadiTerritorios

¡CON NUESTRA VIDA NO SE JUEGA! JUVENTUD ORGANIZADA CONTRA LAS CASAS DE APUESTAS!

By 31/07/2021 No Comments

En los últimos años, la proliferación de las casas de apuestas es una constante en todas las ciudades. Vitoria-Gasteiz no es una excepción, estando actualmente operativas un total de 28 locales donde se puede apostar de alguna manera.

En los medios se hacen diferenciaciones entre casa de apuestas, salones de juegos, bingos… pero en definitiva todos significan lo mismo para la clase obrera y la juventud: robarnos el sueldo y atentar contra nuestra vida.

Estos locales buscar extenderse en especial a los barrios obreros con menor renta, algo que no es casualidad (sin olvidarnos tampoco de las apuestas online, igual de peligrosas). En el caso de nuestra ciudad se puede ver claramente esto, dado que el barrio con más locales es Coronación, con 15.000€ de renta media disponible, siendo así uno de los barrios con menor renta de la ciudad.

¿Pero por qué las casas de apuestas atacan en especial a los barrios obreros? Porque la patronal del juego, aprovecha la precariedad económica, producida por la crisis capitalista catalizada por la pandemia del COVID19 y la perdida de derechos laborales, para así ofrecer falsas esperanzas de que mejorarán las condiciones de vida, ya empobrecidas de la clase obrera y sus familias.

La actual situación a nivel estatal es sumamente alarmante:

– España el país europeo con mayor tasa de ludópatas entre 14 y 21 años.

– 20% de la población se reconoce como ludópata.

– Un tercio de los usuarios son menores de 35 años y 13,6% menores de edad.

– El perfil más común son los hombres que se encuentran entre los 18 y 34 años.

– El juego online creció un 17% durante el confinamiento.

¿Pero acaso esto es solo un problema del Gobierno Central, PSOE – Unidas Podemos? Los datos dicen que no. El Gobierno Vasco se obceca en decir que su gestión de la crisis económica y pandémica es maravillosa, pero la realidad les golpea una vez más:

– El 10% de la población vasca está en riesgo de pobreza.

– El 32,4% de los hogares de Euskadi tiene algún tipo de dificultad para llegar a final de mes.

– El 13,79% de los mayores de 18 años en Vitoria no tienen ningún tipo de ingreso.

Estos datos se relacionan estrechamente, con el crecimiento exponencial del número de jóvenes que ha acudido a asociaciones de ludopatía este último año, superado el 20%, del cual un 2% son menores.

Además, los culpables de esta situación no son solo los partidos políticos de la izquierda y derecha del sistema, sino también la patronal del juego, a los que los diversos Gobiernos les abren las puertas. Estas empresas en nuestra ciudad, tiene nombres y apellidos: KIROLBET, CODERE, RETA… (de la misma manera que existen empresas online tan poderosas como BETWAY, BET365 o SPORTIUM). Solo buscan lucrarse de la miseria de la clase trabajadora, nutrirse de nuestras ya pésimas condiciones de vida. Aprovechan los bajos salarios ofreciendo en el azar la posibilidad de obtener una cierta recompensa que no es otra cosa que el engaño. Se llevan el dinero ganado con nuestro esfuerzo y poniendo en riesgo nuestra salud, nuestras vidas y la de quienes nos rodean.

Pero estos datos no son de extrañar, puesto que sufrimos un bombardeo constante de propaganda por parte de las casas de apuestas en TV, internet, deportes, anuncios con grandes estrellas y famosos como protagonistas (Arturo Vidal, Rafael Nadal, Carlos Sobera, Neymar, José Coronado, Cristiano Ronaldo, Gerard Piqué) … En muchas ocasiones saltándose la legalidad ya que no se pueden emitir este tipo de contenidos durante el horario infantil o colocándose al lado de los centros educativos (a pesar de que lo prohíbe la laxa normativa vigente).

La juventud es uno de los sectores más vulnerables y afectados por esta nueva droga del Siglo XXI, que ya actúa como pandemia. Frente a las, cada vez más escasas y limitadas, alternativas de ocio saludable encontramos en cada vez más espacios un centro de “ocio” en el que apostar. Mientras esto ocurre el Gobierno Vasco únicamente se limita al debate sobre si dar o no más licencias, y el Ministro de Consumo, Alberto Garzón, se dedica a legislar de manera irrisoria traicionando al pueblo.

Los juegos de azar y las apuestas, como las drogas, son una herramienta más del capitalismo para lograr beneficios, mientras desgasta a la clase obrera social, psicológica y físicamente. Además, así evita que nos organicemos para combatir los ataques que se perpetran contra nosotros y nosotras. El sistema nos quiere adictos al juego, especialmente a los y las jóvenes.

Desde nuestros barrios, seremos los vecinos y vecinas quienes echemos a los que se lucran de la ruina de nuestras familias, de la promoción de adicciones que destruyen las ya escasas perspectivas de desarrollo vital que tenemos.

Desde los Colectivos de Jóvenes Comunistas (GKK-CJC) y Gasteiz Borrokan, decimos abiertamente: no nos vale una solución moderada contra estos locales, como sus limitaciones en horarios y publicidad. o alejarlas de los centros educativos. Llamamos en especial a la organización de la juventud, a elegir lo necesario defendiendo que la única solución es la organización de los barrios, el cierre de estos espacios y el fomento de un ocio accesible y sano.

Fuera casas de apuestas de nuestros barrios.

 

GURE BIZITZAREKIN EZ DA JOLASTEN! APUSTU-ETXEEN AURKA ANTOLATUTAKO GAZTERIA

Azken urteotan, apustu-etxeen ugaritze etengabea ematen ari da hiri guztietan. Gasteiz ez da salbuespen bat, gaur egun apustu egin daitekeen 28 lokal martxan daudelarik.

Komunikabideetan, apustu-etxeen, joko-aretoen eta bingoen arteko bereizketa egiten da, baina, azken batean, denek esanahi bera dute langile klasearentzat eta gazteontzat: soldaten lapurreta eta gure bizitzen aurka egitea.

Lokal horiek, bereziki, errenta txikieneko langile-auzoetara hedatzeko joera dute, baina hori ez da kasualitatea (online apustuak ere ez ditugu ahaztu behar, modu berean arriskutsuak dira eta). Gure hirian argi eta garbi ikus daiteke hau; izan ere, lokal gehien dituen auzoa Koroatzea da, 15.000 euroko batez besteko errenta erabilgarriarekin, hau hirian errenta txikiena duen auzoetako bat izanik.

Baina zergatik erasotzen diete apustu-etxeek bereziki langile-auzoei? Jokoaren patronalak prekarietate ekonomikoa aprobetxatzen du, zeina COVID19-aren pandemiak bizkortutako krisi kapitalistak eta lan-eskubideen galerak eragin duen, modu horretan, langileen eta haien familien bizi-baldintzak hobetuko direnaren itxaropen faltsuak eskainiz.

Estatu mailako egungo egoera oso kezkagarria da:

– Espainia 14 eta 21 urte bitarteko ludopatia tasarik handiena duen Europako herrialdea da.

– Ludopatiak biztanleriaren %20-ari eragiten dio.

– Erabiltzaileen heren bat 35 urtetik beherakoa da, eta % 13,6 adingabea.

– Profil ohikoena 18 eta 34 urte bitarteko gizonak dira.

– Online jokoa % 17 areagotu zen konfinamenduan.

Baina arazo hau soilik Gobernu Zentralarena (PSOE – Unidos Podemos) ote da? Datuek ezetz diote. Eusko Jaurlaritzak etengabe dio krisi ekonomikoaren eta pandemikoaren kudeaketa miresgarria egiten ari dela, baina errealitateak beste behin ere kontrakoa erakusten du:

– EAEko biztanleen % 10 pobrezia-arriskuan daude.

– Euskadiko familien % 32,4-ak zailtasunen bat du hilaren amaierara iristeko.

– Gasteizko 18 urtetik gorakoen % 13,79-ak ez du inolako diru-sarrerarik.

Datu horiek estuki lotuta daude azken urtean ludopatia-elkarteetara joan diren gazteen kopuruaren hazkunde esponentzialarekin, % 20a gaindituta, % 2 adingabeak direlarik.

Gainera, egoera horren errudunak ez dira soilik sistemako ezkerreko eta eskuineko alderdi politikoak, jokoaren patronala ere seinalatu behar da, zeinari Gobernu anitzek ateak irekitzen dizkioten. Gure hiriko enpresa horiek izen-abizenak dituzte: Kirolbet, CODERE, RETA (BETWAY, BET365 edo SPORTIUM bezalako online enpresa boteretsuak dauden bezala). Langile klasearen miseriatik etekina ateratzea besterik ez dute bilatzen, gure bizi-baldintza kaskarrez elikatzea. Soldata txikiak aprobetxatzen dituzte, zoriaren bidez nolabaiteko saria lortzeko aukera eskainiz, engainua besterik ez dena. Gure ahaleginarekin irabazitako dirua eramaten dute, gure osasuna, gure bizitzak eta ingurukoenak arriskuan jarriz.

Baina datu horiek ez dira harritzekoak, propagandaren etengabeko bonbardeaketa jasaten baitugu telebistan, interneten, kiroletan, etab. izar handiak eta pertsona ospetsuak protagonista dituzten iragarkietan (Arturo Vidal, Rafael Nadal, Carlos Sobera, Neymar, José Coronado, Cristiano Ronaldo, Gerard Pique). Askotan, legezkotasuna alde batera utzita, ezin baitira horrelako edukiak eman haur-ordutegian zehar, ezta lokalak ikastetxeen ondoan ipini ere (nahiz eta indarrean dagoen araudiak debekatzen duen).

Gazteria XXI. mendeko droga berri horrek kolpatutako sektorerik zaurgarrienetako bat da, eta hau pandemia baten moduan zabaltzen ari da. Gero eta urriagoak eta mugatuagoak diren aisialdi osasungarri baterako alternatiben aurrean, gero eta espazio gehiagotan dago apustu egiteko «aisialdirako» zentro bat. Hori gertatzen den bitartean, Eusko Jaurlaritzak lizentzia gehiago ematearen ala ez ematearen inguruko eztabaida besterik ez du egiten, eta Alberto Garzon Kontsumo ministroak legeak modu irrigarrian egiten ditu, herria traizionatuz.

Ausazko jokoak eta apustuak, drogak bezala, kapitalismoak etekinak lortzeko daukan tresna bat gehiago dira, langileriari desgaste soziala, psikologikoa eta fisikoa eragiten dion bitartean. Gainera, modu horretan, etengabe gure aurka egiten diren erasoei aurre egiteko antolatzea oztopatzen du. Sistemak jokoarekiko mendekotasunean nahi gaitu, batez ere gazteoi.

Auzokideok izango gara haiek gure auzoetatik botako ditugunak, gure familien hondamenditik etekinak ateratzen dituzten haiek, gure bizitzen garapenerako iada urriak diren aukerak suntsitzera eramaten gaituzten adikzioak sustatzen dituzten haiek.

Gazte Komunisten Kolektiboetatik (GKK-CJC) eta Gasteiz Borrokan-etik, argi eta garbi diogu: ez digu balio lokal horien aurkako konponbide moderatuak, hala nola ordutegietan eta publizitatean ezarritako mugak edo hauek ikastetxeetatik urruntzeak. Gazteon antolakuntzari dei egiten diogu bereziki, beharrezkoa dena aukeratzeko, defendatuz irtenbide bakarra auzoak antolatzea, gune horiek ixtea eta aisialdi eskuragarri eta osasuntsua sustatzea dela.

Apustu etxeak gure auzoetatik kanpo.

– Gazte Komunisten Kolektiboak – CJC

– Gasteiz Borrokan